jueves, 11 de diciembre de 2008

2. ataza - Nabarralde kultur elkartea

Honako bideolan hau, Garikoitz Goikoetxeak eta Nerea Odriozolak egin dugu, Nabarralde kultur elkarteari buruzkoa da. Informazioaren teoria eta teknika irrati eta telebistan irakasgaiko bigarren ataza da.

viernes, 31 de octubre de 2008

Kukurruku irratia

Zestoako Herri Eskolako irratia da. Bertan LH4 eta 5.mailako haurrek hitz egiten dute, hau da, hamar eta hamaika urteko haurrek.
Gaur egun, ordu erdiko irratsaioa egiten dute astelehenetik ostegunera, 9.00etatik 9.30etara, gaurkotasuneko berriak eta eguraldiaren inguruan informazioa emanez. Ostiraletan berriz, hiru ordu terdikoa egiten dute. Lehen ordu erdian egunerokoa landuz, eta ondorengo hirutan, ikasleei beren lanak aurkezteko aukera emanez.
Garai batean, DBH eredua martxan jarri baino lehen, ordu gehiagoko irratsaioa egiten zuten, eguerdia barne, azkenengo urteotan baino irratsaio dinamikoagoa egiten zuten, eta entzun ere, askoz ere jende gehiagok entzuten zuen. Orduan, ordea, 7 eta 8.mailakoak arduratzen ziren irratsaioaz, hamabi eta hamahiru urterekin.
Irratsaio hau, Zestoan herri osoan entzun daiteke.
Gaur egun, instalazioei atera dakieken probetxua ateratzen ez zaienez gero, etorkizunean herriko kultur taldeek irratia erabiltzeko proposamena zabaldu berri da.
Baina hori, oraindik, proposamen xume bat da, atzean proiektu gorpuztu gabe bat gordetzen duelarik.

Herri izenen zerrenda

Aukera zuzenak idatzi ditut:
o.- A. Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.
1.- A. Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.
2.- A. Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak.
3.- A. Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.
4.- A. Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.
5.- A. Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.
6.- A. Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten beldur.

jueves, 30 de octubre de 2008

Lehen Ataza: TOP 7

Esklusiboki bideoak eskaintzen dituen webgunea da. Gure artean ohikoena dena. Bideoak edozeinek jarri ditzake hemen, erregistratzeko pausu sinple batzuk emanez.
Era guztietako bideoak jartzen ditu eskuragarri webgune honek. Baira gure irakasgaiari loturikoak ere.
Milioi bat irudi aurki ditzakegun webgunea da. Bertan Creative eta Editorial multimedia produktuen fabrikatzaileetan bilatzeko aukera eskaintzen da eta honez gain, bilaketa zehaztasun handiagoz egiteko parada ere ematen du. Kasu honetan, bilaketa orokor bat egin dezakegi, kontzeptuaren arabera bilatuz; edo bestela Catalysen bidez inoiz bururatuko ez zitzaizkigun irudiak proposatzen zaizkigu. Gainera, bilaketa errazago egiteko ere baliabideak eskaintzen ditu, bilaketa mugatua deritzon atalean, hain zuzen.
Webgune hau, banku fotografiko aparta dugu edozein motatako argazkiak lortzeko. Gainera, pelikulak bilatzeko aukera ere ematen du, eta beraz, zerbitzu mamitsua eskaintzen duela esango genuke.
Mundu osoko albisteak orrialde honetan aurki ditzakegu. Sail ezberdinez osaturik dago orrialdea: kazetaritza, ekonomia, gizartea, erlijioa, aisialdia, kultura, e.a... Sail bakoitzari dagokionez, informazioa erabat osatua da (zati desberdinetan banatzen delako), eta gainera, informazio horrez gain iritzia emateko aukera ematen zaio irakurleario blogen bidez.
Webgune honek, irakurleari bere probintzia eta herrialdeko berrien inguruko informazioa ere eskaintzen dio, orrialdeak duen lotura baten bidez. Gainera, partehartzeko espazioak eta zerbitzuak ere baditu, horien artean, txata, foroak, inkestak, buletinak, eguraldia...
Ondoko webgunea hainbat bideo eta klip aurkitzeko toki egokia da. Denbora pasakoak, albisteak, negozioekin zerikusia dutenak... izan daitezke. Baina, batez ere, oso metodo eroso eta azkarra dela esan dezakegu. Eskaintzen duen bilatzaileari esker, webguneak hitz klabe horrekin zerikusia duten bideo guztiak jartzen dizkigu eskura. Adibidez, Michael Jacksonen izena jarriz gero, 54000 bideo bilatzen ditu eta RSS teknologiaz baliatzen da.
Interneteko bilatzaile bat da, baina mota guztietako gauzak egin ditzakegu bertan. Erosketak egiteko aukera ematen du, diru-trukeak, irudi bilaketa, softwarea deskargatu...
Erabiltzaileak zerbait bilatzen badu, eta linkaren azpian prismatiku batzuk agertzen badira, pertsona honek kurtsorea hauen gainean jarri, eta orrialdea nolakoa den ikus dezake bertara sartu gabe; erosotasuna eskaintzen dio erabiltzaileari. Aipaturiko ezaugarria, ez dauka edozein bilatzailek.
Testu bat hizkuntza konkretu batera itzultzeko balio du webgune honek. Zerbitzu hau dohakoa da. Dokumentuak, esaldiak, webguneak... itzultzeko gaitasuna du, eta gainera, itzulpen profesionalagoa ere eskaintzen du. Arlo horretaz, informazioaren gestioaz arduratzen den enpresa bat arduratzen da, SDL deiturikoa. Itzulpen profesionalak, diru kopuru baten truke eskaintzen ditu online.
Itzulpenak egiteko softwarea aukeratzerako orduan, webguneak gomendioak eskaintzen dizkio erabiltzaileari, eta itzulpenak egiteko urratsak zein diren azaltzen dio.
Espainian zehar bidaiatu behar duen edonorentzat oso erabilgarria da webgune hau. Bertan, bidaiarientzat baliagarria den informazioa aurki daiteke, eta informazio kartografiko orokorra eskaintzen du.
Bestalde, esteka mordo bat du webgune honek, erabiltzailea bidaiekin zerikusia duten beste webgune batzuetara zuzen dadin. Horien artean, Espainiako zenbait hiriren webguneak agertzen ditu. Mota hauetako webguneek ezaugarri hau izatea oso garrantzitsua dela uste dut, erabiltzaileari bista erakartzeko, eta batez ere, lana errazteko.