viernes, 31 de octubre de 2008

Kukurruku irratia

Zestoako Herri Eskolako irratia da. Bertan LH4 eta 5.mailako haurrek hitz egiten dute, hau da, hamar eta hamaika urteko haurrek.
Gaur egun, ordu erdiko irratsaioa egiten dute astelehenetik ostegunera, 9.00etatik 9.30etara, gaurkotasuneko berriak eta eguraldiaren inguruan informazioa emanez. Ostiraletan berriz, hiru ordu terdikoa egiten dute. Lehen ordu erdian egunerokoa landuz, eta ondorengo hirutan, ikasleei beren lanak aurkezteko aukera emanez.
Garai batean, DBH eredua martxan jarri baino lehen, ordu gehiagoko irratsaioa egiten zuten, eguerdia barne, azkenengo urteotan baino irratsaio dinamikoagoa egiten zuten, eta entzun ere, askoz ere jende gehiagok entzuten zuen. Orduan, ordea, 7 eta 8.mailakoak arduratzen ziren irratsaioaz, hamabi eta hamahiru urterekin.
Irratsaio hau, Zestoan herri osoan entzun daiteke.
Gaur egun, instalazioei atera dakieken probetxua ateratzen ez zaienez gero, etorkizunean herriko kultur taldeek irratia erabiltzeko proposamena zabaldu berri da.
Baina hori, oraindik, proposamen xume bat da, atzean proiektu gorpuztu gabe bat gordetzen duelarik.

No hay comentarios: